Euskarazko hiru antzezlan egongo dira aukeran iraila arte
Ez dok hiru (abuztuaren 8tik 11ra), Zoaz pake santuan (abuztuaren 16tik 19ra) eta Etxeko saltsak (irailaren 13tik 16ra).
Zalantzarik gabe, ongi pasatzeko uneak eskainiko dituzte euskal aktoreek, programatutako emanaldiekin.
Antzerkia euskaraz gozatzeko aukera egongo da aurtengo udan ere. Hain zuzen, Donostia Kulturako programazioaren barnean, euskarazko hiru ikuskizun egongo dira aukeran, iraila bitartean, Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Uztailan izan dira jada Jokoz kanpo eta Erlauntza, arrakasta handiarekin, eta beste hauek eskainiko dituzte datozen asteetan: