Josemari Dorronsoro presoaren aldeko elkarretaratzea egingo dute
25 urte daramatza kartzelan Egiako Josemari Dorronsorok. Auzoan Pajarito ezizenarekin zen ezaguna, 1980ko hamarkadan. Izan ere, batera ere bestera ibiltzeko ohitura handia omen zuen.
Cadizeko Puerto de Santamarian espetxeratua dagoela salatuko dute gaur bere ingurukoek, etxetik urrun dagoela oroituz. Horrela, elkarretaratzera deia egin dute, gaur, 20:00etan, Tabakalera aurrean. Bada garaia kabira ekar dezaten, Josemari Dorronsoro etxera! izango da protestaren leloa.