Udaletxean egin dute txapelketaren aurkezpena. (Argazkia: aspepelota.eus)
Aste Nagusiko pilota txapelketa jasoko du Atano III.a frontoiak, abuztuaren 28tik irailaren 1era. Aspe eta Asegarce enpresek adostu dute bi enpresetako pilotariak nahastea txapelketarako, ikuskizuna interesgarriagoa egite aldera.
Txakoli Kpilota desafioa izango da txapelketari hasiera emango dioena, pilotari hauekin: Altuna III.a eta Ezkurdia batetik, eta Artola eta Olaizola II.a bestetik.
Hurrengo egunean, abuztuaren 29an, bikote hauek ariko dira nor baino nor: Irribarria-Albisu eta Arteaga II.a-Rezusta.
Abuztuaren 30ean, hauek ariko dira: Altuna III.a-Imaz eta Olaizola II.a-Zabaleta.
Bikote onenek finala jokatuko dute irailaren 1ean.