Aste Nagusia euskara hutsean bizitzeko erronka jarri dute piratek
Donostiako Piratek ideia berriak lantzen dituzte urtez urte, eta, aurtengoan, euskarari garrantzia oraindik ere bereziagoa ematea erabaki dute. Erronka bat jarri dute: “Aurtengo Aste Nagusia euskara hutsean bizi nahi al duzu?”. Erronka egiteko prest dagoenak jasoko du txapa identifikagarri bat, soinean eramateko, “astinduko ditugu euskaraz mihiak”.
Parte hartzeko nahikoa da mezu bat bidaltzea hartutxanpa@gmail.com posta elektronikora. Txapa jasotzeko Portaletara joan beharko dute partaideek, abuztuaren 10ean, 18:00etan. “Zenbat eta jende gehiago, txanpa handiagoa hartuko dugu, beraz, animatu!”.