Orkestra Ikasketen Irakaskuntza masterrean izena eman daiteke

musikene-masterraOrkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistiko Masterra (hari instrumentuak) eskainiko du Musikenek, Euskal Herriko goi mailako Musika Ikastegiak. Master ofiziala da eta 1.420 euro balio du. Ikasleek aukera izango dute Europako irakasle onenekin trebatzeko, eta bat egingo dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilbao Orkestraren entsegu, kontzertu eta birekin. Horrela, ikasleak prestatuko dituzte orkestra probak egiteko. “Murgil zaitez orkestra musikaren inguruko ikerketan, eta, hala nahi baduzu, presta zaitez ondoren doktoretza ikasketak egiteko”, diote antolatzaileek.

Masterrak iraungo du urriaren 1etik ekainaren 28ra. Musikeneren Antiguako egoitzan bertan emango dituzte eskolak (Europa plaza, 2). Izena eman daiteke irailaren 9a arte, eta sarbide probak egingo dituzte irailaren 17, 18 eta 19an. Ikasturte bakoitzeko 30 lagunentzako lekua egongo da: biolina (12), biola (6), biolontxeloa (6), kontrabaxua (6). Informazio gehiagorako kontaktua: master@musikene.eus.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend