Goitiberak izan dira Zuatzun. (Argazkia: Beñat Parra)
Aste Nagusiko goitiberen lehiaketa egin dute gaur arratsaldean Zuatzun. Hainbat zale bildu dira bertan goitiberen jaitsierak ikusteko, eta giro ederra sortu da.
Denetarik ikusi ahal izan dute bertan bildutakoek; bi gurpiletako goitiberak, bi pertsonetakoak, pertsona bakarrekoak… baina denak primeran apainduta eta, batez ere, landuta.
Lau jaitsiera egin dituzte parte-hartzaileek; probarako lehenengoa, lehiaketarako bi, eta exibiziorako bat azkenik. Azkenean, Ion Sabate izan da irabazlea federatuetan (1’16″427), Saioa Elorza ez federatuetan (1’07″131), Oier Mendizabal eta Mikel Momoitio errodamendamenduetan (1’28″227), Francisco Martinez arinetan (1’02″429) eta Julen Markez eta Gorka Markez neumatikan (1’01″647).
Hona lehiaketako bideo bat:
Eta hona hemen hainbat argazki:
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea