Polizia, Maravillas gaztetxeko desalojoaren momentuan, pankarta bat kentzen. (Argazkia: @maravillasGTX)
Gaur, abuztuaren 18an, atzo desalojatutako Iruñeako Maravillas gaztetxearen aldeko elkartasun manifestazioa egingo dute ‘Maravillas defendatu, erresistentziara batu!’ lelopean. Donostiako Konstituzio plazan hasiko da protesta, 19:00tan.
Atzo goizaldean desalojatu zuten Foruzaingoa eta Espainiako Poliziak, 2017tik okupatuta zegoen Iruñeako Parte Zaharreko Maravillas gaztetxea. Indarkeria uneak egon ziren desalojoan zehar, behin baino gehiagotan, polizia bertaratutakoen aurka oldartu ostean. Orotara, 22 pertsona identifikatu zituen poliziak, tartean adin txikiko batzuk.
Atzo arratsaldean, desalojoa salatzeko Nafarroako hiriburuko Parte Zaharrean zehar kalejira jendetsua egin zuten, eta amaieran, gazteek Maravillasen ateak ireki zituzten berriz ere.