Rekalde tabernari omenaldia egin dio Eskifaia kofradiak
Asteazkenean, abuztuaren 15ean, urteroko kuadrillen arteko jolasak egin zituzten Eskifaia gazte kofradiako kideek, eta omenaldia egin nahi izan zioten Parte Zaharreko Rekalde tabernari, bideo txiki bat eginez. Azken urtean, udalak hiriaren turismo ereduarekiko hartutako erabakien ondorioz, auzotarrak bere bizilekuetatik botatzen ari direla salatu dute bideoan.
Rekalde taberna, turismo eredu horren biktima dela azaldu dute eta ateak itxi beharko dituela salatu dute, eraikina espekulatzaileen esku utziz. Eskerrak eman nahi izan dizkiote Aldamar kaleko tabernari, “piraten gotorleku” izateagatik, eta elkartasun osoa adierazi diote. Maiatzan, Rekalde tabernako jabe den Agus Rodriguezi elkarrizketa egin zion IRUTXULOKO HITZAk.
Erlazionatutako edukiaAgus Rodriguez: "Parte Zaharretik alde egitera behartu gaituzte"