Irrikitaldiko antzerkia, Santa Maria eliza parean. (Argazkia: Donostiako Piratak)
Aste Nagusi ofiziala atzo bukatu bazen ere, eta Piratek gau osoa La Flamenka eta Trinitate plazako guneak desmuntatzen pasa badituzte ere, Aste Nagusi Piratari beste egun bat gelditzen zaio jaiaz gozatzeko. Gaur, abuztuaren 19an, Irrikitaldia egingo dute Donostiako Piratek eta 17:00tan jarri dute hitzordua, Bulebarrean.
IRUTXULOKO HITZAk, Aste Nagusi osoaren jarraipena egin ostean, ez du Irrikitaldia galdu nahi, eta bertan izango da, Piraten ospakizun koloretsuena jarraitzen.
Bestalde, Aste Nagusiko ale berezian, Irrikitaldiko antzerkian parte hartzen duten hiru kideri elkarrizketa egin die IRUTXULOKO HITZAk. Adi egon, laster argitaratuko dugu eta webgunean!