‘Ez da kasualitatea’ bertso saioa, Altzako XVIII. Bertso Aroan. (Argazkia: Bertsozale Elkartea)Bertsozale Elkartea
Altzania Bertso Eskola sortuko dute Altzan, haur zein helduentzat. Bertso eskolako saioak urrian hasiko dira eta ekainera arte luzatuko dira. Ostegun arratsaldeetan izango dute hitzordua, bertsolaritzan murgildu eta bertsotan ikasi nahi dutenek, Altzania Kultur Elkartean (Larratxo pasealekua, 20).
Izen ematea irailaren 28ra arte egongo da zabalik, eta interesa dutenek mezu bat idatzi beharko dute altzaniabertsoeskola@gmail.com helbide elektronikora. Mezuan izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. Izen ematearen prezioa 10 eurokoa izango da.