Bideoklip bat egiteko aukera emango du Donostia Kulturak
Urtero kultur ikastaro eskaintza zabala ematen du Donostia Kulturak, eta datorren ikasturterako eskaintzaren berri ere eman dute jada. Aurtengo berrikuntzen artean, aipa daiteke ikastaro berezi bat: Egin dezagun bideoklip bat!
Ikastaro horretan, partaideek bideoklip bat egingo dute, hasieratik bukaerara: abestia aukeratu, istorio bat asmatu, grabaketak prestatu… Intxaurrondo kultur etxean emango dute ikastaroa, azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, 17:00etatik 21:00etara. Irailaren 25era arte eman daiteke izena, Donostia Kulturako edozein kultur etxeetan, edo Donostia Kulturaren webgunean.