Euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da
www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus) egin daitezke eskaerak.
Hona hemen diru-laguntzak jasotzeko baldintzak:
Eskatzeko baldintzak:
Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabaldu dute hiriko euskaltegi eta zentro homologatuek. 2018-2019 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek, ikastaroetan izena emateko aukera izango dute irailean zehar.
Euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenek, ikasleen beharretara egokitutako eskaintza izango dute. Euskaltegiek, alde batetik, ohiko aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dituzte eta hainbat aukera izango dira: astean lau, sei, zortzi edota hamar orduko eskolak. Bestetik, ikastaro trinkoak egiteko aukera ere egongo da eta astean hogei edota hogeita bost orduko ikastaroak izango dira.
Euskaltegira joateko zailtasunak dituztenentzat, aldiz, Internet bidezko autoikaskuntza ikastaroak eskainiko dituzte eta gainera, xede bereziko taldeentzako egokitutako ikastaro berezituak ere egingo dituzte (guraso, merkatari, ostalari, etorkin, eta abar).
Donostiako Udalak eta hiriko zentro homologatu zein euskaltegiek, euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei, eta horretarako, #euskaldunízate kanpaina jarri dute martxan. Miren Azkarate, Euskarako zinegotzi ordezkariak kanpainaren leloaren esanahia azaldu du: “#euskaldunízate lelopean euskalduntzera, hau da, euskara ikastera edota duten maila hobetzera animatu nahi dugu jendea. Euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izan (euskaraz) eta euskara ikasi (gaztelaniaz)”.
Bestalde, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 1etik azaroaren 16ra egongo da zabalik eta Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2), UdalInfoko bulegoetan (udaletxean, Morlansen eta Altzan) eta online (
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Donostian erroldatuta egotea, edota egoitza soziala Donostian duen entitate edo zerbitzu enpresa batean lan egitea.
- Euskaltegi batean matrikulatu.
- Eskabidea, behar bezala beteta, eta nahitaezko dokumentazioa ezarritako epean aurkeztu.
- Ikasturte amaieran, gutxienez azpi-maila bat gainditu eta %85eko asistentzia egiaztatu.