(Argazkia: Musikene)
Hezkuntza eta kultura sustatzeko hitzarmena sinatu dute Donostiako Udalak eta Musikenek. Tokiko Gobernu Batzordeak ere onespena eman dio gaur lankidetza akordioari. Hitzarmenaren xehetasunak Zinemaldiaren ondoren aurkeztuko ditu goi mailako eskolak.
Eneko Goia alkateak azaldu du erakundeen arteko elkarlana oso garrantzitsua dela. “2012tik Musikenerekin egin izan diren hitzarmenei jarraipena emango diogu Musika eta Dantza Eskolako ikasleen formazioa hobetzen jarraitzeko”.
Udalak Musikeneren hezkuntza filosofiarekin eta helburuekin bat egiten duela gaineratu du alkateak. “Musikenek ospe handiko irakasleak ditu eta helburua da ikasleen behar bezalako formazioa izatea laneratzea errazteko”.