[Irudiak] Porrontxina eta Porrontxoren jaitsierarekin abiatu dituzte Egiako jaiak

Iritsi dira Porrontxo jaiak Egiara, eta festak asteburu osoan zehar parranda egiteko prest harrapatu ditu auzotarrak. Jai egitaraua astelehenean abiatu bazen ere, festak atzo egin zuen eztanda, Porrontxo eta Porrontxinaren bisitarekin batera. Txondorra kultur gunetik hasita, auzoko jaietako bi ikurrek aldapan behera egin zuten, txarangaz eta giro onez lagundurik. Bidean, bertan bildu ziren gaztetxoek goitik behera bustitzeko aukera izan zuten, balkoietatik botatzen zieten urarekin beroari aurre egiteko.

IRUTXULOKO HITZA hor izan zen ere, Porrontxo jaiek utzitako irudiak argazkietan jasotzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend