Elkarlanaren emaitza, agerian
Koldo Mitxelenako Komikiguneak erakusketa berria estreinatu zuen hilabete hasieran, Izkutukoak zikloaren barruan. Elkarlan baten emaitza da Rosacarmen bilduma. Ane Zaldibar donostiarraren eta Ines Sanchez espainiarraren elkarlanetik sorturikoa da. Bilduma ez ezik, kolektiboa ere bada, eta argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohikoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte askotariko teknikak uztartuz.