Ertzaintzak Zubietako erraustegirako martxa herritarra indarrez erreprimitu du

erraustegira martxa

(Argazkia: Iñaki Agirre)

Iraultza Txikien Akanpada egitasmoaren baitan Gipuzkoa Zutikek antolaturiko erraustegirako martxan Ertzaintzak indarrez jo du protestan ari ziren herritarrengana. Zubietatik abiatu diren bi zutabetan banaturik, adin guztietako ehunka lagunek mendian gora egin dute erraustegiaren eraikuntzara iritsi  eta bertan proiektuarekiko euren desadostasuna erakusteko. Poliziak dispositibo zabal batekin eraikinerako bide guztiak itxi dituela ikusi dute, ordea, gora iritsi direnean.

Protestan ari zirenek ez dute amore eman eta ertzainen aurrean eseri dira, “herritarrek ordainduriko eraikinera” hurbiltzeko eskubidea aldarrikatuz. Bat-batean poliziak euren aurka jo du, eta borra kolpeak eta erorikoak direla-eta hainbat zauritu izan dira.

Bertan gertatzen ari zena grabatzen ari ziren kazetarien kontra ere egin du poliziak.

IRUTXULOKO HITZAk lekuko jarraipena egin du martxan gertatutakoa irudietan jasotzeko.

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend