Antxon Beitiaren oroimenezko estropada jokatuko dute urrian

antxon-beitia estropada, ur-kirolak

Iazko estropadako irudia. (Argazkia: Ur-Kirolak)

Aulki mugikorreko Urumeako jaitsiera antolatu du Ur- Kirolak arraun elkarteak, Antxon Beitiaren oroimenezko VII. estropada, hain zuzen. Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin ari da Urki, eta urriaren 6an izango da lehia, 15:30ean. Parte hartuko dute skiffek, eta biko ontziek, emakumeetan zein gizonetan, maila hauetan: kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak.

Partaideek egin beharreko distantzia lau kilometrokoa izango da; Martuteneko industrialde paretik abiatu eta burdinezko zubira arte, Deustuko unibertsitate parean. Delegatuen bilera Ur-Kirolaken Loiolako egoitzan egingo dute, 14:00etan. Leku berean egingo dute ontzien uretaratzea.

Urkiko Koxme Burutaran eta Maialen Alkorta donostiarrak izan ziren iazko irabazleak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend