‘Hamaika entzuteko!’ irrati piezen lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute

hamaika_entzuteko2017

Iazko irabazleak. (Argazkia: Casares Irratia)

Donostia Kulturak eta Casares irratiak laugarren Hamaika entzuteko! irrati piezen lehiaketa antolatu dute irratsaio labur eta originalen ekoizpena zein hedapena bultzatzeko. Lanak azaroaren 30era bitarte aurkeztu ahal izango dira casaresirratia@gmail.com helbidera bidaliz.

Parte hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Bestalde, Casares irratiak parte hartzaileen zerbitzura jartzen ditu bere estudioak eta bestelako baliabideak.

Sariei dagokienez, irrati pieza onenak 800 euro jasoko ditu. Euskarazko irrati pieza hoberenak, berriz, 600 euro. Euskarazko audio onenaren saria euskaraz aurkezturiko audio onenari emango zaio, baldin eta irrati pieza onenaren saria lortu ez badu.

Helbide honetan topatuko dituzue III. lehiaketaren irrati pieza irabazleak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend