Komunitatea eta zahartzaroa lotuko dituen jardunaldiak egingo dituzte
EGITARAUA
Urriak 2, asteartea
LKaleak Elkarrizketak. Arantxa Urretabizkaia (idazlea) eta Mikel Alonso (futbolaria)
19:00etan, Kutxa Kultur Klubean Tabakaleran
Antolatzaileak: LKaleak, Kutxa Kultur Gelekin elkarlanean
Nola heltzen diegu geroz eta gizarte zaharrago batek jartzen dizkigun erronkei? Horixe izango da komunitatearen, zaurgarritasunaren eta zaintzaren inguruan izango den elkarrizketaren abiapuntua.
Urriak 4, osteguna
Giza Liburutegia. Iñaki Murua: nire esperientzia Lkaleak-en
11:30etik 13:30era, Ubiken, Tabakaleran
Antolatzaileak: Plus 55 eta UBIK Sorkuntza Liburutegia
Txokoberriko lehendakari Iñaki Murua liburu bat da, liburu ireki bat. Oraingoan, LKaleak-en partaidetza prozesuak harentzat eta haien jubilatu-elkartearentzat zer esan nahi izan duen azalduko digu.
Urriak 10, asteazkena
Zine Foruma: “Maitasuna”, Michael Hanekerena
19:30ean, Egiako Kultur Etxean
Antolatzaileak: Egia Bizirik auzo-elkartea eta Egiako Kultur Etxea Filma bikain eta hunkigarria, Atzerriko pelikularik onenaren Oscar saria irabazi zuena 2012an.
Urriak 11, osteguna
Rosa Barbaren erakusketa: bisita-lantegia
11:00etatik 12:30era, Tabakaleran
Antolatzaileak: Tabakaleraren Bitartekaritza Programa, Dandairekin elkarlanean
Rosa Barba ikus-entzunezkoetako artistaren lana oinarritzat hartu eta harreman batzuk sortuko ditugu emakume zientzialari, zinemagile eta zigarrogileen artean. Izen-emateak: info@lkaleak.eus
Urriaren 12tik azaroaren 15era
Elkartasun Aleak
Egiako pasabidean
Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
Gipuzkoa Solidarioa sarea osatzen duten 185 elkarteek egiten duten lanaren erakusketa.
Urriak 16, asteartea
Auzoko istorioak ehuntzen
17:30etik 18:30era, Bakearen Ama Birjina zaharren egoitzan (Egia kalea, 21)
Antolatzaileak: Bakearen Ama Birjina, Elkarrekin koop eta Nagusilanekin elkarlanean
Egia kalearen gainaldetik, auzoaren inguruko historiak, pasioak eta esperientziak partekatuko ditugu. Lehengo eta oraingo kontuak, adineko pertsonen bizipenen bidez kontatuak. Izen-emateak: info@lkaleak.eus
Urriak 20, larunbata
Emakume Martetarren Ipuinak (Plus 55 Narratzaileak)
11:30ean, Emaus Social Factoryn (Mundaiz, 6)
Antolatzaileak: Plus 55, Emaus Fundazioarekin elkarlanean
Martetar batzuk iritsiko dira Egiara, eta etorkizuneko-edo kontu batzuk ekarriko dizkigute.
Urriak 23, asteartea
Ubik Sorkuntza Liburutegia: bisita-lantegia
11:00etan UBIK-en
Antolatzailea: Ubik Sorkuntza Liburutegia
Zer da Ubik? Zatoz Tabakalerako Sorkuntza Liburutegira, probatu eta ikusi nola lagundu dezakeen toki horrek komunitatea sortzen. Izen-emateak: info@lkaleak.eus
Urriak 27, larunbata
Egia, bestela: Gogoetak auzoan izaten diren aldaketak norbanakoek jokatzen dugun paperaren inguruan
11:30ean, Plaza Haundin (Martin Santos plaza)
Antolatzaileak: LKaleak, Txokoberri eta Egia Bizirik auzo-elkartea
Komunitatea, zaintzak, auzoaren zahartzea, … eta horrelako bestelako gaiak lantzeko Egiako auzolo bizilagunen arteko topaketa . Zer rola jokatzen dugu hauetan? Zer rola jokatu nahi dugu etorkizunean? Izen-emateak: info@lkaleak.eus
Urriak 29, astelehena
Auzotar Handiak
11:30etatik 13:00etara, Nestor Basterretxea plazan
Antolatzaileak: Adinkide – Adinekoen Lagunak, Emaus Social Factoryrekin elkarlanean
Bi egongela moldatuko ditugu, gogoeta egiteko auzoan bizi den adineko pertsona askok egunero-egunero duen errealitateaz.
Urriak 30, asteartea
MatiaZaleak
19:00etan, Orona Fundazioan (Jauregi bidea z.g., Hernani)
Antolatzailea: Matia Fundazioa
Matia Fundazioaren MatiaZaleak bolondresen urteko topaketa da hau eta edizio honetan familia, langile eta bolondresen eremutik testigantzak jasoz zaintzaileen
Azaroak 8, osteguna
KIMUAKen 20. Urteurrena
19:00etan, TBKko zine-aretoan
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Euskadiko Filmategiak euskal film labur batzuk aurkeztuko ditu, zahartzearen, bakardadearen eta zaurgarritasunaren ingurukoak. Lan hauen azkeneko urteetan Kimuak-ek aukeratuak izan dira. Hauspo soinua (Inaz Fernandez, 2000), Lepokoa (Safy Nebbou, 2003), El tiempo prestado (David Gonzalez Rudiez, 2008), Amona Putz! (Telmo Esnal, 2009), Él nunca lo haría (Anartz Zuazua, 2009), La primera vez (Borja Cobeaga, 2001), 5 recuerdos (Alejandra Márquez y Oriana Alcaine, 2009).
Duela urtebete abian jarri zen Lkaleak egitasmoa Egia auzoan, adineko pertsonek aktiboki eta auzoko beste pertsona eta eragile batzuekin batera, lankidetza bitartekoak eta sareak irudikatzeko, diseinatzeko eta bultzatzeko helburuarekin.
Era horretan, adinekoek hurbileko ingurunearekin duten loturari eusteko moduak ikusi nahi izan dituzte, bakardadea, isolamendua, gaixotasuna edo bestelako errealitateak sortzen direnerako ingurune lagunkoia sustatzeko eta laguntza eta arreta bermatzeko.
Bilatu duten beste helburu bat egin duten lana sistematizatzea da, ebaluatu ahal izateko eta ikasitakoa zabaldu eta proiektua beste ingurune batean errepikatu ahal izateko.
Donostia Lagunkoiak bultzatutako egitasmo honetan, beste hainbat erakundek ere parte hartu dute, hala nola, Donostiako Udalak, APTESek (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea) eta Deustuko Unibertsitateak.
Urte honetan Lkaleak proiektuan sortutako emaitzak ezagutzeko 12 jarduera prestatu dituzte urrirako, gaiaren inguruan hausnarketa eta eztabaida sortzeko asmoz, besteak beste: hitzaldiak, bisitak, zinema proiekzioak, eta abar.
Lehen jarduera bihar izango da, urriaren 2an, Tabakaleran, 19:00etan. Oraingo mundualdi honetan zahartzea: komunitatea, zaintzak eta zaurgarritasunak lelopean, solasaldia antolatu dute Arantxa Urretabizkaia eta Mikel Alonsoren parte hartzearekin.