Pello Errota sariketaren finalerako sailkatu da Asier Azpiroz

Asier Azpiroz, Gipuzkoa Bertsotan

Asier Azpiroz, Gipuzkoa Bertsotaneko saioetako batean. (Argazkia: bertsozale.eus)

Zubietako Asier Azpiroz sailkatu da Pello Errota sariketaren finalerako, Beñat Lizasorekin batera. Joan den ostiraleko kanporaketa irabazi zuen Azpirozek, eta bigarren lekuan geratu zen Lizaso. Hauek ere aritu ziren saioan: Arrate Illaro, Xumai Murua, Itsaso Paia, Beñat Iguaran, eta Imanol Artola izan zen gai jartzailea. 50 lagun inguru elkartu ziren Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.

Bigarren kanporaketa ostiralean izango da, urriaren 5ean, 22:00etan, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Saio horretan Añorgako Unai Gaztelumendi ariko da, hauekin batera: Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz. Imanol Artolak jarriko ditu gaiak.

Asteasun izango da finala, urriaren 20an. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek kantatuko dute. 21:00etan, Iturri-ondo jatetxean, gai jartzailea Iker Iriarte izango da. Urriaren 18ra arte eros daitezke bertso afarirako txartelak, 20 euroan, jatetxean bertan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend