Martuteneko jaietako materiala salgai jarri dute

martu-jaiak

Jaietako materialak daraman irudia. (Argazkia: Martu jaiak)

Martuteneko jaiak izango dira aurten ere Pilarreko Ama Birjinaren egunaren baitan, urriaren 11tik 14ra. Jai giroan behar bezala sartu ahal izateko, aurten ere materiala salgai jarri du jai batzordeak. Osteguna eta ostirala izango dira materiala erosteko azken egunak, jaiak hasi aurretik. Auzo elkartearen egoitzan dute material guztia salgai, eta 17:00etatik 19:30era egongo dira han.

Material hau eskura daiteke: kamisetak (10 euro), zapiak (3 euro), kamiseta gehi zapia (12 euro), pultserak (1,5 euro), eta jertsea (20 euro).

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend