Añorga kirol eta kultur elkarteko zuzendaritza berria. (Añorga KKE)
Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen ohiko batzar orokorra egin zuten joan den ostiralean, eta elkartearen zuzendaritza berria erabaki zuten bertan. Horrela, Haritz Illarramendi da presidente berria, Agurtzane Manterolaren lekukoa hartuz. Hauek beteko dituzte gainontzeko karguak: Arantxa Soroa (presidente ordea), Eneko Ferradas (idazkaria), Agurtzane Manterola (diruzaina), Mikel Urdangarin (futbola), Mikel Maiza (pilota), Ander Eraunzetamurgil eta Gaizka Manterola (pilota eskola), Alfonso Arroyo (saskibaloia), Mikel Alkorta (triatloia), Alaitz Agirre eta Unai Galatas (mendia), Nerea Unanue (dantza), Fermin Benegas, Beñat Ijurko eta Xabier Matxain (kultura), David Arozena (taberna), eta Silvia Hernandez (auzolanak).
Batzarrera joan ziren bazkideek aukera izan zuten iazko ikasturteko lanaren berri jasotzeko, eta aurtengorako aurreikuspenak ere jaso zituzten. Diru kontuak aho batez onartu zituzten.