Herritarrek badakite orain non dagoen Irutxuloko Hitza!
IRUTXULOKO HITZAk errotulu berria estreinatu berri du bere bulegoaren kanpoko aldean, Karmengo amaren kalera begira. Tokiko hedabideak maiatzean lekuz aldatu zuen bere erredakzioa, Ametzagaña kaleko 19. zenbakira. Urte askoren ondoren, Katalina Eleizegi kaleko 36. zenbakiko egoitza utzi zuen, Joxemi Zumalabe Fundazioarekin eta Egia Bizirik auzo elkartearekin Egiako lokal berria partekatzera pasatzeko.
Herritarrengandik hurbilago egoteko aldatu zen lekuz IRUTXULOKO HITZA. Orain, errotulu berriarekin, herritarrek badakite non gauden!
Erlazionatutako edukia[Irudiak] Irutxuloko Hitzaren lokalaren inaugurazio festa