Neguko arropa eta janaria biltzeko postua jarriko dute Txantxarrekako kideek
Udazkena eta neguari begira, Txantxarrekako kideek Antiguako gaztetxean lotan ari diren migratzaileentzako arropa eta janari bilketa egingo dute gaur arratsaldean. Azaldu dutenaren arabera, erakunde publikoetatik jasotako laguntza ezari aurre egiteko eskatzen dute jendearen kolaborazioa.
Herritarrei mantak, lo-zakuak eta neguko arropa eramateko deialdia luzatu diete, eta behar dituzten jakien zerrenda aurkeztu dute ere: oilaskoa, olioa, dilistak, limoiak, piper-hautsa, arroza, arrain kontserbak eta tomate frijitua.
Gaztetxeko kideek Matia kale ondoko Txalupagillene plazan jarriko dute mahaia, 18:00etan, lagundu nahi duen herritar orok bertan topatu ditzan.