Zein iritzi dute zubietarrek herriko azpiegitura proiektuen inguruan?

zubieta

Zubietako errebote-frontoia. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Gipuzkoako azken urteetako azpiegitura proiektu gatazkatsu guztiak Zubietan kokatu dira. Erraustegiarena izan zen lehena, eta gerora birgizarteratze zentro bilakatu duten kartzelarena bigarrena. Azkenik, eta euren iritzia oraindik inork galdetu ez dielarik, herrian kuartel militarra kokatu nahi dietela jakin dute zubietarrek.

Zer esan handia eman duten azpiegitura proiektu hauen eztabaidan zubietarren iritzia gutxietsia izan dela kontsideratzen dute bizilagunek. Gaiaren inguruan zer pentsatzen duten eta Zubietaren egoera nola ikusten duten jakiteko, Oria ondoko herrira hurbildu da IRUTXULOKO HITZA. Zubietari buruzko erreportajea ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend