(Argazkia: Jose Angel Apaolaza)
2019ko Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta, Ekialdeko barrutiko elkarteek eremuarekin lotutako proiektuen berri eman dute. Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura aurkezturiko 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri desberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei dei egin diete prozesu honetan parte hartzeko, eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamenei botoa emateko.
Bestalde, jakinarazi dute Ekialdeko Barrutiko Batzarrak bozketen emaitzak aintzat hartuko dituela Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin. Era berean, herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuko ditu. Auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak kontuan hartuko ditu, 700.000 eurora iritsi bitarte.
Altza, Herrera, Intxaurrondo eta Bidebietak osatzen dute Ekialdeko barrutia; maiatzaren 19an hauteskundeak egin zituzten ordezkariak aukeratzeko. Donostiako Udalak ekainean onartu zituen barrutiko batzordearen izendapenak.