Bego Etxebarria omendu dute Amara Berriko jaien ‘txupinazioan’

Amara Berriko jai herrikoiei hasiera eman zien txupina bota zuten atzo. Auzotarrek ekainean zendu zen Bego Etxebarria omendu zuten, danborradaren lehen abestia eskainiz. Kantu Jirako kideek ere txupinazoan parte hartu zuten eta ondoren, auzoko kaleetatik zehar ibili ziren. Aurretik, auzoko umeentzat jolasak eta merienda, eta astean zehar margotutako mural herrikoiaren inaugurazioa egin zituzten.

Amara Berriko Superxagu jai batzordeak jai gunea lekuz aldatu behar izan du aurten, Olaeta plazatik Atano III. pilotaleku aurreko aparkalekura.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend