III. Mikroantzerki Maratoia egingo dute Kontadoresen

Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoieko lanetako bat. (Argazkia: Donostiako Udala)

Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoieko lanetako bat. (Argazkia: Donostiako Udala)

Kontadores Gazte Zentroak III. Mikroantzerki Maratoia antolatu du eta proiektuak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 9ra arte. Oinarriak eta izena emateko galdetegia Kontadoreseko webgunean aurki daitezke.

Maratoiaren helburu nagusia gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala eta amateurra da bultzatzea da. Gainera, gazteen motibazioa sustatzea ere bilatzen du, beraien sormen prozesuan aurrera egiteko. Azkenik, euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko xedea du Maratoiak.

Epaimahaiak hiru pieza hautatuko ditu, eta honen erabakia azaroaren 21ean argitaratuko da. Hautatutako proiektuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta III. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2018ko abenduaren 1ean egingo den ekitaldian.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend