Munoa bitxi denda gaur goizean. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Bart izan da lapurreta, Parte Zaharrean, Aldamar kaleko Munoa bitxi dendan. Lapurrak ondoko ataritik sartu dira dendara, butroi bidez.
IRUTXULOKO HITZAk dendako jabe batekin, Claudio Munoarekin, hitz egin du gaur goizean, dendaren kanpoaldean. Azaldu du Ertzaintza lapurreta ikertzen ari dela, eta oraindik ez dakitela nolako kalteak eragin dizkieten. Nabarmendu du ez dutela inoiz mota honetako lapurretarik izan dendan, eta “lapur profesionalak” izan direla egileak.