Venezuela izango dute hizpide Marruman
Groseko Marruma elkartean elkarrizketa tertulia prestatu dute, Gaurko Venezuela, nere bigarren etxea izenburupean. Askapena elkartearen laguntzarekin antolatu dute, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista. Ostegunean izango da hitzaldia, 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz.
Horrela azaldu dute: “Bideak anitzak dira, eta batzuetan beharrak urrun eraman izan bagaitu ere, esku zabalik jaso eta bertako bezala lan eginaz bizitzen jarraitu izan dugu. Hala, gaur Venezuela bigarren etxea da batzuontzat, baita defendatu eta borrokatzeko herria ere!. Bi herri ditut maitatzeko, mundu oso bat askatzeko! Pa’lante Venezuela! Gora Euskal Herria askatuta!”