Bi langile joan dira Firestone lantegi berreskuratura, eraisketa prozedura hasteko asmoz
erabiltzaileek auzolanerako eta gune autogestionatua babesteko deialdia egin zuten astebururako. Gaur gauean jende ugari egon da han lotan eta goizeko 7:00etan taldeko gosaria egin dute. Enpresa eraikitzailekoak 8:00etarako espero bazituzten ere, 9:00ak aldera bertaratu dira bi langileak. Gune autogestionatua babesten ari diren 35 bat gaztek sarrera oztopatu diete.
Gaur 12:00etan agerraldia egingo dute gune autogestionatuko erabiltzaileek, egoeraren berri emateko. Herritarrak bertaratzeko eta babesa emateko deialdia egin dute.
Asteburuan Firestone lantegi berreskuratuko kideekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta orain arteko ibilbidearen berri eman eta deslojo arriskua nola bizitzen ari diren kontatu digute.
Gaur goizean, Gailur-alde S.L. enpresako bi langile joan dira Firestone lantegi berreskuratura, eraisketa prozedura hasi ahal izateko eraikina aztertzeko asmoz. Ez dute sartzea lortu, izan ere, gazte ugari daude han eraikina babesteko.
Duela egun batzuk, enpresa eraikitzailearen ohar bat jaso zuten, gaurko egunez Firestone eraikina betiko zigilatuko zutela esaten zuena. Desalojo arriskuaren aurrean,