Jagoba Codo Logroñoko espetxera lekualdatu dute

Jagoba Codo

Jagoba Codo etxeratzeko eskatu zuten hainbat herritarrek, iraila bukaeran. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Jagoba Codo Amarako presoa Castelloko espetxetik Logroñokora lekualdatu dute. Horrela, etxetik 550 kilometrora egotetik 190 kilometrora egotera igaro da. Hala ere, bere askatasuna eskatzen jarraituko du Sarek. Izan ere, espondilitis ankilosante izeneko gaixotasuna du Codok, eta eta bere egoera larria dela diote, espetxean okerrera egiten ari baita.

2001ean espetxeratu zuten Codo, 22 urteko espetxe zigorra bete zezan. Hiru laurdenak beteak dituenez, kalean beharko lukeela aldarrikatu izan dute, eta horren harira, irailean protesta bat egin zuten Amarako Easo plazatik Bretxara.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend