Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi berria onartu du udalak

etxezetxeko

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.

Donostiako Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren legedia eguneratzeko lehen pausoa eman du. 2005eko maiatzaren 31n onarturikoa ordezkatuko du, eta zerbitzua hobetzeko hainbat gai jasotzen ditu. Esaterako, 2017ko Gizarte Zerbitzuetako erakundeen arteko mahaian adosturiko hobekuntzak.

“Araudi berriak jasotzen du intentsitate malguagoak ezartzeko aukera, 4 ordu edo gehiago, urteko egun guztietan zerbitzua ematea, urgentziaz sartzeko modalitatea ezartzea, eta mota ezberdinetako profilei zerbitzua ematea”, azaldu du Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak.

Etxez Etxeko zerbitzua indartzeko eta hobetzeko onartu du udalak legedi berria. “Erabiltzailea gizarte zerbitzuetara gerturatzen du eta kasu bakoitzaren jarraipena errazten du; zerbitzuaren kalitatea errazten du; behar profesionalen, zerbitzuaren intentsitatearen eta behar pertsonalen arteko oreka errazten du; eta etxean arreta soziosanitarioa jasotzeko aurrera egitea errazten du”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend