Behobia-Donostia lasterketa dela eta, aldaketak egongo dira garraio publikoan eta errepideetan

behobia-donostia-1Behobia-Donostia lasterketa jokatuko dute milaka lagunek igandean. Ondorioz, hainbat aldaketa egongo dira aparkalekuetan, garraio publikoan eta errepideetan, larunbatetik hasita. Edonola, udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Illunbeko lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburuan. Informazio gehiagorako, kontsultatu daiteke Dbus-en webgunea edo jar daiteke zerbitzuarekin harremanetan 943 000 200 telefono zenbakira deituta.

AZAROAK 10, LARUNBATA

  • Tribuna baten instalazioa dela eta, 23:10etik aurrera, gautxori batzuen zerbitzuetan, Bulebarreko geltokiak Legazpi kalera lekualdatuko dituzte gau osoan zehar: 9-Egia-Intxaurrondo, 25-Benta Berri-Añorga, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B3-Egia-Intxaurrondo eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa.

AZAROAK 11, IGANDEA

  • DBUS: 7:00etatik 17:00etara  ibilbideetan eta geltokietan aldaketak egingo dira: 5-B.BERRI, 16-IGELDO, 18-SEMINARIOA ETA 25-B.BERRI-AÑORGA
  • 7:00etatik 9:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Bulebar eta Gipuzkoa plazako geltokiak Okendo kalera eramango dituzte.
  • 9:45etik 15:00etara, amaierako geltokia Zubieta kalean edo Londres Hotelean egongo da. Zerbitzurik gabe egongo dira geltoki hauek: Bulebar, Artzain Ona, Okendo kalea eta Gipuzkoa plaza.
  • 19-AIETE-BERA BERA. 7:00etatik 9:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Gipuzkoa plazako geltokia Okendo kalera eramango dute. 9:45etik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geltokia Urbieta 6an egongo da. Artzain Ona, Okendo eta Gipuzkoa plazako geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira.
  • 21-MUTUALITATEAK-ANOETA, 26-AMARA-MARTUTENE ETA 28-AMARA-OSPITALEAK. 7:00etatik 9:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Okendo kalean egingo dute. Bulebarreko geltokiak Okendo kalera eramango dituzte. 9:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Urbieta kalean egingo dute. Bulebarra, Okendo eta San Martin 25 geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira.
  • 8-GROS-INTXAURRONDO. 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Etxaide kalean egingo dute. Bulebarra eta Askatasunaren Hiribideko geldialdiak Etxaide kalean egingo dira. Zerbitzutik gabe geratuko dira geltoki hauek: Iparragirre, Zurriola Kursaal, Zurriola 36, Groseko Anbulatorioa eta Nafarroa 34. Pinudira, Vasconiara eta Ategorrietara lekualdatuko dituzte. 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Bulebarra eta Askatasunaren Hiribideko geltokiak Legazpi kalera eramango dituzte.
  • 9-EGIA-INTXAURRONDO, 29-HEGO INTXAURRONDO SUR eta 42-ALDAPA-EGIA. 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Etxaide kalean egingo dute. Kursaalean ez dute geldialdirik egingo eta Bulebarra eta Askatasunaren Hiribideko geldialdiak Etxaide kalean egingo dira. 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Bulebarra eta Askatasunaren Hiribideko geltokiak Legazpi kalera eramango dituzte.
  • 13-ALTZA. Erdialderantz: 7:00etatik 9:30era gutxi gorabehera, Nafarroa Hiribideko eta Kursaaleko geldialdiak kenduko dituzte eta Galtzada Nagusira eta Colon pasealekura eramango dituzte. 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Casares Pasealekuko, Buenavista, Escalerillas, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaineko, Ulia, Toki Eder eta Groseko geldialdi guztiak Ategorrieta 31n, Galtzada Nagusian eta Colon pasealekuan egingo dituzte. Linea horien erabiltzaileek zerbitzua Herrera pasealekuan har dezakete, edo 8, 29 eta 31 lineak erabili alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz. Altza alderantz: 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, Bulebarreko eta Askatasunaren Hiribidea 21-eko geldialdiak Askatasunaren Hiribideko 3an egingo dituzte.
  • L13-ALTZA-BUENAVISTA: 8:30etik 14:30era gutxi gorabehera, 13-Altza linearen ibilbidea egingo du (ezin izango da ibiliko Buenavistatik eta Escalerillas-etik bi norabideetan).
  • 14-BIDEBIETA. Erdialderantz: Zerbitzuaren hasieratik 14:30era inguruan gutxi gorabehera, Elosegi 283, Mirakruz Gaina, Ulia, Elosegi 43 eta Ategorrieta 65eko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Linea horien erabiltzaileek 8, 29 eta 31 lineak erabili ditzakete alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz. Bidebieta alderantz: Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren Hiribideko 7a Askatasunaren Hiribideko 3ra pasatuko dituzte. Fernando Sasiain kaletik, Ategorrietako Erlojua, Elosegi 22, Intxaurrondo Zaharra, Mirakruz Gaina eta Elosegi 102ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Autobusa desbideratuko da Ategorrietatik Garberaraino eta handik Bariantetik Pasai San Pedrorantz Bidebietan sartzeko.
  • 17-GROS-AMARA-MIRAMON. 9:30etik aurrera Mirakruzetik eta Jaialaietik joango da Ategorrietaraino. Iparragirre, Zurriola Kursaal, Zurriola 36, Groseko Anbulatorioa, Nafarroa 34 eta Ategorrieta 41 geltokiak kendu egingo dira. Ategorrieta 31 izango da hasierako geltokia.
  • 24-ALTZA-GROS-ANTIGUO. Erdialderantz: 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaina, Toki Eder eta Nafarroa Hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira, eta Galtzada Nagusiko 27an eta Herrera pasealekuan geldituko dira.
  • 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA. Erdialderantz doazenean, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Zubiaurre zubiaren biribilgunean jiratu eta 8. eta 29. lineek Zubiaurren egiten dituzten ibilbide eta geldialdi berak egingo ditu. Mirakruz Gaina, Ulia, Toki Eder eta Nafarroa Hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, eta Ategorrieta 31ra aldatuko dira. Kursaaleko geldialdia Colon pasealekura aldatuko da eta Boulevard 13koa Askatasunaren Hiribideko 18an egingo dute.
  • 33-LARRATXO-INTX.-ANTIGUO-BERIO.- Berio alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Ategorrieta 65eko eta Ategorrieta 41eko geldialdiak Ategorrieta 31ra aldatuko dira.
  • 37-RODIL-ZORROAGA. Rodil alderantz, Mirakruzetik eta Jaialaitik joango da Fernando Sasiain-eraino 33 linearen geldialdiak eginez. Norabidea aldatuko du Kotxetegietan eta bukaerako geltokia Mons-Marrutxipi geltokian (33 linea) izango du. Rodil-go geltoki guztiak bertan behera geratuko dira. Zorroaga alderantz, Mariaren Bihotza, Zurriola-Kursaal, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren Hiribidean ez da geldialdirik egingo, eta Ategorrieta 31-era, Galtzara Nagusira (14 linearen geltokia) eta Colon pasealekura aldatuko dira, eta gero Frantzia pasealekutik aurrera hartuko du bere ohiko ibilbidea.
  • 38-ALTZA-TRINTXERPE-MOLINAO. 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, ezingo da zirkulatu Buenavista, Pasai Antxo eta Molinao inguruan. Geltoki hauek zerbitzurik gabe egongo dira: Oleta, Darieta, Buenavista, Eskalantegi 15, Eskalantegi 58, Molinao Gaina, Molinao plaza eta Darieta 141. Herrera inguruan Txingurri, Herrera Euskotren, Gaiztarro eta Elosegi 111ko geltokiak bertan behera geratuko dira.
  • 41-GROS-EGIA-MARTUTENE. Gros alderantz, Mirakruzetik eta Ategorrietatik joango da Jaialairaino (azken geltokia). Hemendik aurrera ohiko ibilbidea berreskuratuko du Loiola alderantz. Iparragirre, Zurriola Kursaal, Zurriola 36, Groseko Anbulatorioa eta Nafarroa 34 geltokiak kendu egingo dira. Jaialaira eramango dituzte.
  • TB6 ULIA TAXIBUSA. Zerbitzurik gabe egongo da 8:30etik 14:00etara gutxi gorabehera. Ulia alderantz: 7:10ean eta 8:10ean irteerak egingo dituzte. Ondoren, zerbitzurik gabe egongo da 14:00ak arte. Gros alderantz: 7:30ean eta 8:30ean irteerak egingo ditu. Ondoren, zerbitzurik gabe egongo da 14:00ak arte.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend