Dandai emakumeen elkarteak bere ibilbidea amaituko du

dandai

Dandai Emakumeen Elkarteko kideetako batzuk, Egiako Tejeria kalean duten egoitzan. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Egiako Dandai emakumeen elkarteak bere bidea amaitutzat emango du, erreleborik ez dagoelako. 60ko hamarkadatik Egiako emakumeentzat topagune garrantzitsua izan da Dandai, baina Egia Bizirik auzo elkarteak adierazi duenez, auzoan ez dago proiektuaren erreleboa hartzeko interesik duen inor.

Elkarteko kide gehienak 70 urteren bueltan dabiltza, eta emakumeen ikusgarritasuna sustatzeko eta emakumeen arteko lankidetzaren bitartez aberastasun pertsonala indartzeko lan handia egin dute urte hauetan guztietan. Kutxak diruz lagundutako elkarteak Egiako Tejeria kalean du egoitza eta urtez urte ikastaroak eta jarduerak antolatu izan dituzte 200 bat emakumerentzat.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend