Euskaraldiaren bat egiteko Kursaal eraikina argiztatu dute

euskaraldia_kursaalKursaal eraikina Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoarekin argiztatu dute, parte hartzea sustatzeko. Igandera bitarte iraungo du argiztatuta. Izena emateko epea zabalik dago oraindik eta Euskaraldiaren webgunearen bidez egin daiteke.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte izango den Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago oraindik. Parte hartzeko bi aukera daude: ahobizi ala belarriprest.

Ahobizi izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egingo diete. Era berean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete eta ulertzeko gaitasuna dutenekin euskaraz jarraituko dute. Aldiz, belarriprest izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko diete, nahiz eta hauek erdaraz erantzun. Prestakuntza saioak ere antolatu dira hirian.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend