Hego haizea iragarri dute Behobia-Donostia lasterketarako

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 20 graduko tenperatura egingo du eta hego haizeak joko du. Goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta ostarte batzuk irekiko dira. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Euri pixka bat egitea espero dugu: goizean seguruenik ordu luzez ateri eutsiko dio, baina eguerditik aurrera euria sarriago eta ugariago egingo du.

Goizeko lehen orduetan hegoaldeko haizea zakar ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan, baina goizak aurrera egin ahala baretu egingo da, eta eguerdi partean eta arratsaldean mendebaldeko haize ahula nagusituko da. Tenperatura nahiko altua izango da lasterketan (16-20 gradu).

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend