Anoetako bolada txarra etxetik kanpo konpentsatzen saiatuko da Reala

Sevillaren aurkako golik gabeko berdinketarekin, Realak bost partida daramatza segidan Anoetan irabazi gabe. Lehenengo mailara bueltatu zenetik etxean izandako boladarik txarrena berdindu du talde txuriurdinak: 2010ean David Moyes Realeko entrenatzaile zenean jazotakoa, alegia. Levanteren aurka ostiralean jokatuko duten neurketan, Garitanoren mutilak egoera deseroso hori etxez kanpoko garaipen batekin konpentsatzen saiatuko dira.

Saskibaloian, Ibaeta Basket ligako sailkapenaren burura bueltatzen saiatuko da Sedis Basketen aurka, eta Gipuzkoa Basket, berriz, azken postutik irtetea ahalbidetuko dien garaipena bilatuko du San Pablo Burgosen kontra.

Izotz hockeyan eta hockeyan, bestalde, Txuri Urdinek eta Realak euren sailkapenetako azken postuetan dauden Majadahonda eta Terrasa jasoko dituzte, hurrenez hurren.

FUTBOLA

Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia

  • Levante – Reala (Ostirala, 21:00)

IZOTZ HOCKEYA

Espainiako Senior maila, 9. jardunaldia

  • Txuri Urdin – Majadahonda (Larunbata, 21:45)

HOCKEYA

Emakumeen Ohorezko maila, 7. jardunaldia

  • Reala – Terrasa (Igandea, 13:00)

SASKIBALOIA

Emakumezkoen liga, 6. jardunaldia

  • Ibaeta Basket – Sedis Basket (Larunbata, 18:00)

ACB liga, 8. jardunaldia

  • Gipuzkoa Basket – San Pablo Burgos (Larunbata, 20:30)
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend