Erronka gainditu dute
Donostia Unibertsitate Ospitaleko kirurgia torazikoko mediku taldeak proposatutako erronka gainditu dute Walfrido Garciak eta Koldo Goenagak. Biek biriketako minbizia pasa dute, eta Arnastu Behobia egitasmoarekin erakutsi dute gaitza pasa ondoren posible dela bizitza normala berreskuratzea, eta baita Behobia-Donostia egitea ere. Hasiera batean, hiru ziren lasterketa egin behar zuten korrikalariak, baina Moises Perezek ezin izan du proban parte hartu, pneumonia batek jota ingresatuta dago eta.
Hala ere, Garciak eta Goenagak aurre egin diote duela hilabete batzuk proposatutako erronkari, eta lagun, senide eta Donostiako ospitaleko langilez inguratuta Bulebarreko helmuga zeharkatzea lortu dute, txalo eta oihu artean. Walfrido Garcia helmugara iritsi da Borja Aginagalderen alboan, minbizia sendatzeko ebakuntza egin zion medikuaren alboan, hain zuzen. Garciaren emaztea ere tinko mantendu da haren alboan, entrenamenduetan zein lasterketan zehar. Hona hemen helmugara iritsi direneko irudiak, eta Jon Zabaleta egitasmoaren sustatzaile nagusiaren hitzak:
Lagun, senide eta Donostiako ospitaleko langileez gain, pertsona ezagun askok ere bat egin dute egitasmoarekin, esaterako, Xabi Alonso eta Mikel Alonso futbolari ohiek eta Xabi Prieto Realeko kapitain ohiak. Xabi Alonsok azaldu digu zergatik egin duen bat egitasmoarekin:
Erlazionatutako edukiaArnasteko hauspoa da