Kote Cabezudoren biktimen abokatuak bere buruaren aurkako "planak" daudela salatu du
Kote Cabezudo argazkilariak erasotutako pertsonen abokatuak bere buruaren aurkako “planak” daudela salatu du Twitter bidez, Martuteneko kartzelako bi presoren arteko ustezko konbertsazio baten grabazioaren harira. Mario Diez abokatuak argazkilari donostiarraren hainbat biktimen defentsa darama, eta argitaratu duen audioaren arabera, Cabezudok sikario batekin hitz egin du abokatua erailtzeko, “etengabe gogaitzen ari delako”. Diezek salaketa Espainiako poliziaren esku jarri duela egiaztatu du IRUTXULOKO HITZAk.
Cabezudo kartzelan dago maiatzaren 4an Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak hamasei emakumek egindako salaketen harira behin-behineko espetxeratze agindua eman zuenetik. Epaiak aurrera egin du azken hilabeteetan, eta behin betiko sententzia erabaki gabe dago oraindik. Azken hilabeteetan egindako solasaldien dinamikari jarraituz, Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia! plataformak elkarretaratzea egingo du larunbatean Bulebarrean.
Jarraian, Diezek Twiterren zabaldutako konbertsazioa:
2 compañeros d prisión d #KoteCabezudo en Martutene comentan los planes q este tiene para mí.
— Mario Díez (@mario10oficial) November 22, 2018
Ya está cursada denuncia ante la @policia pero como no tengo mucha fe ya q son los mismos q metieron la denuncia de su principal víctima en un cajón…#CasoKoteCabezudo#JusticiaPoetica pic.twitter.com/EovK7Qrt40
Erlazionatutako edukiaKote Cabezudok Erasotuontzat Justizia! plataformak elkarretaratzea egingo du larunbatean