Delorean taldeko kideak.
Mikel Laboa izeneko lana grabatu zuen Delorean taldeak, kantari donostiarraren omenez. Zazpi piezek osatzen dute diskoa, eta iazko azaroan argitaratu zuten.
Ostiralean, abenduak 7, zuzenekoa eskainiko dute abesti horiekin, Egiako Dabadaba aretoan.
Kantuz eta
Bentara noa izan ziren aurkeztu zituzten lehen abestiak. Laboaren jatorrizko ahotsa berreskuratu du taldeak, sanpleatu eta nahastu egin du. Laboak 1985ean grabatu zuen
Bentara noa, lehen aldiz, eta Sei izenburuko diskoan sartu zuen. Herri kanta bat dela diote, maitasun kanta bat. Grabazio hura abiapuntutzat hartuta lan egin du Delorean talde zarauztarrak. Jatorrizko piezen esentziari eutsi diotela diote, baina indarberritu egin dituztela.