Aitor Zabaletaren omenezko martxa, iruditan
Bere hilketaren 20. urteurrenean, ehunka donostiar kalera irten dira Aitor Zabaleta zale txuri urdina omentzeko. Euskal Herriko hainbat eragilek eta norbanakok sorturiko Aitor Bizirik plataformak antolatu du martxa, Reala eta Valladoliden arteko neurketaren aurretik.
Bulebarretik Anoetara eginiko bidean, faxismoaren aurkako oihuak izan dira nagusi, eta Iñigo Cabacas eta Frente Atleticoko ultrek 2014an eraildako “Jimmy” gogora ekarri dituzte ere herritarrek. Anoetara iristean, zaleek lore sortak ipini dituzte Zabaletaren omenezko oroigarrian, bere senideak eta Jokin Aperribai Realeko presidentea hor zeudela.
IRUTXULOKO HITZAk martxak utzitako irudiak bideo batean eta argazkietan bildu ditu.