Herriaren 36. urtea ospatuko dute asteburuan
Parte Zaharreko Herria kultur elkarteak 36 urte bete ditu, eta lagunartean ospatuko dute tabernaren inguruko lagunek, ostiraletik igandera. Duela 36 urte ireki bazuten ere, iaz etenaldi bat izan zuen azaroan. Hala ere, negozioaren zuzendaritza aldatu, eta berriro ere ireki zuten taberna berritua, 2017ko abenduan [elkarrizketa]. Abentura horrek urtebete egin du, eta ospakizunerako denetik prestatu dute.
HERRIA TABERNAREN 36. URTEURRENA
Ostirala 14
- 19:00-20:00.
- Herria tabernaren 35 urteko bilakaera bideoa
- Argazki erakusketa
- Pintxo dastaketa
- 00:00. Talka bertsio talde akustikoa
- 16:30. Bertso saioa
- 18:30. Xabi Solano Maiza & Dz
- Ondoren, giro bikaina tabernan
- 14:00. Mus menua-12 euro
- 16:30. Mus txapelketa berezia
- 17:00. Haur jaialdia, Ikatz auzo biltokian