Urrezko Danborra hautatzeko epea zabalik dago
Gaurtik igandera bitarte eman daiteke botoa Urrezko Danborra aukeratzeko. Bost emakume dira hautagaiak: Alicia Amatriain, Ane Gabarain, Rosa Garcia, Esther Ferrer eta Dolores Redondo. Donostiako Udalaren webgunean eta UdalInforen bulegoetan eman daiteke botoa.
Hona hemen jarraian bakoitzaren inguruko informazioa:
Alicia Amatriain (Donostia, 1980): Dantzaria. Lau urte zituela egin zituen bere hastapenak dantzaren munduan, eta ibilbide oparoa izan du geroztik. Donostiako kontserbatorioan formatu zen dantzari gisa, bere garapena John Crankoren Stuttgarteko Eskolan jarraitu aurretik. Bere jardun arrakastatsuak sari ugari suposatu dizkio, hala nola: der Faust saria, Benois de la Danse Saria edo Positanoa, balletaren munduko saririk zaharrena.
Ane Gabarain (Donostia, 1963): Aktorea. Telebistan egindako lanengatik ezaguna, zineman eta antzerkian ere ibilbidea izan duen profesionala da. Euskal Herrian Bi eta bat, Jaun ta Jabe eta Mi querido Klikowsky telesailetan hartu du parte, besteak beste. Egun, Espainiako Alli abajo telesaileko protagonistetako bat da. IRUTXULOKO HITZAk bere astekari berrituaren lehenengo alean elkarrizketatu zuen.
Rosa Garcia (Madril, 1948): Aktibista. 1977 urteaz geroztik bizi da Donostian, eta etxebizitza eskubidearen aldeko aktibista da. Egun, Stop Desahucios de Gipuzkoa plataformaren bozeramailea da.
Esther Ferrer (Donostia, 1937): Artista. Performance artearen aitzindaria, ekintza artea izan da bere lanerako arlo nagusia. Autorretratos, Números primos eta Juguetes educativos izan dira bere obra nabarmenenak. Arte Plastikoen Sari Nazionala (2008), Gure Artea saria (2012), MAV saria (2014) eta Arte Plastikoen Velazquez saria (2014) jaso ditu.
Hautagaitza saritua abenduaren 17an jakinaraziko du Donostiako Udalak, eta abenduaren 20ko udalbatzarrean berretsiko dute. Aurten Richard Oribe atleta paralinpikoak jaso du Urrezko Danborra. “Nire bizitzako egunik zoriontsuena da”, adierazi zuen.