Euskararen Eguna da gaurkoa, eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteko Ainara Vazquezek Donostiako euskararen egoera azaldu du, eta Euskaraldiaren balorazioa egin du, bihar amaituko baita.
Euskaraldia hemen da, eta Amara Berrin, Morlansen eta Amaran indartsu hasi dira haurrak: azken egunotan egindako marrazkiak zintzilikatu dituzte hiru auzoetako plazetan, eta asteburu osoan zehar izango dira ikusgai.
Euskaraldia gaur hasi da, eta abenduaren 4ra arte euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egiteko konpromisoa hartuko dute ehunka herritarrek. Hori sustatzeko, euskarazko jarduera ugari antolatu dituzte Donostian, ia auzo gehienetan.