Batix Ezeiza

  • ‘Koloreak ikusteko’

    by - Aza 16, 2018
    Formak desegiten ditugunean, koloreak geratzen zaizkigu. Argi-ilunak, tonuak, bizitasunak, antzekotasunak, desberdintasunak. Pertzepzioaren oinarria, finean (bisualarena bederen). Batzuetan formak desegite hau zaila iruditzen zaigu, deserosoa agian, nondik hasi ere ez dakigu. Baina begirada edo fokua aldatzearekin nahikoa...
  • ‘Zirkua, gurea’

    by - Aza 2, 2018
    Euskaraz egiten dugunok, euskaraz egitea zirkua izan daitekeela badakigu. Euskaraz egiteko oreka lanak egin behar izaten direla, funambulismoa, malabarrak eta baita noizbehinka piztien doma edota pailazokeriaren bat ere. Hemen, ordea, euskaraz zirkua baino gehiago, zirkua euskaraz....
  • ‘Desagertu dira’

    by - Urr 19, 2018
    Desagertu dira toldoen makilak. Desagertu dira barku eta fondeoak, desagertu dira gabarroiak eta kortxerak, desagertu dira kasetak eta zaborrontziak. Desagertu dira sorosleak eta banderak, desagertu dira Tin-tin eta piraguak. Desagertu dira krema usaina eta koloretako toallak....
  • ‘Ama begira zazu’ #41, Batix Ezeiza

    by - Uzt 27, 2018
    Garai bateko errodajeetan, aurrekontu baxu-ertaineko produkzioetan batez ere, asko erabiltzen ziren paisaia margotuak fondo gisa. Western zaharrak ditut gogoan, protagonista bakartiak desertuko edozein herrixka galdu bidelapur ankerrengandik libratu ostean, zaldi gainean kamerari bizkar emanda alde egiten...
  • ‘Ama begira zazu’ #40, Batix Ezeiza

    by - Uzt 6, 2018
    Duela pare bat aste Irutxuloko Hitzaren erredakzio aldaketaren aitzakiarekin, festatxo bat izan genuen Le Bukowskin. Poesia, kontzertua, jana, edana eta nire ustetan egitarau osoko onena, Nerea Arriolaren bakarrizketa. Onartu beharra dut ezinegonarekin utzi ninduela, hala ere....
  • ‘Ama begira zazu’ #39, Batix Ezeiza

    by - Eka 15, 2018
    Datorren astean udako solstizioa izango da, ospakizunetarako arrazoia auzo eta herri askotan. San Joan bezpera, urtaro aldaketari ongietorria emateko jatorri paganoko festa. Uda omen datorrela. Bainu garaia ere hasia dugu dagoeneko: bainatzeko eremuak balizatuta daude, toldo,...
  • ‘Ama begira zazu’ #38, Batix Ezeiza

    by - Eka 1, 2018
    Parrillada baterako errezeta: Data finkatu, eguraldiaren iragarpenarekin arduratu gabe; Euskal Herrian gaude, euria botako du. Lekua erabaki; irekia, parrillaren keak trabarik egin ez dezan eta 30 pertsona biltzeko moduko mahaia duena (honekin ere arduratu gabe, ez...
  • ‘Ama begira zazu’ #35, Batix Ezeiza

    by - Api 13, 2018
    Duela gutxira arte, Bretxako azokan bertako produktuak saltzen ziren. Donostia eta inguruetako ekoizleek bazuten euren lekua bertan, erosleei zuzenean saltzeko. Gaur egun, pailazoaren hanburgesak ditugu bertan. Duela gutxira arte, Kutxa publikoa zenean, erakusketa aretoa zegoen Bulebarrean....
  • ‘Ama begira zazu’ #34, Batix Ezeiza

    by - Mar 16, 2018
    Gotzaina, feminismoa deabruarekin nahasten, feminismoa definitzen, feminismo egokia ezartzen; Eskuina, garrantzia kendu nahian, eta lortu ez dutenean, nolabait euren kausa deskafeinatua bilakatu nahian; Benetako Gizonak, arduratuta, urduri, haserre, lezioak emateko saiakeran eta guztiaren-azalpen-razional-arra zabaltzen; Erakunde eta...

Send this to friend