Beñat Gaztelumendik ordezkatuko du Donostia 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian
43 bertsolarik parte hartuko dute lehian eta añorgatarrak Altsasun izango du lehen saioa, urriaren 13an.
bertsosarrerak.eu webgunean.
2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia:
Kanporaketetako saioak.
2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasteko 12 egun baino ez dira falta, eta gaur egin dute lehiaren aurkezpena, Bilbon. Zehazki, irailaren 29an ekingo diote VXI. txapelketari, Villabona-Amasan, eta guztira, 43 bertsolari arituko dira nor baino nor. Guztiak ere abenduaren 15ean Barakaldoko BECen izango den finalerako zazpi txarteletako bat eskuratzen saiatuko dira. Izan ere, final horretan egongo dela ziurtatua duen bakarra Maialen Lujanbio da; 2009ko txapelketako txapelduna izan baitzen hernaniarra. 43 bertsolari horietatik 2 Arabakoak izango dira, 11 Bizkaikoak, 21 Gipuzkoakoak, 4 Nafarroakoak eta 5 Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoakoak. Horien artean izango da Beñat Gaztelumendi, Donostiak izango duen ordezkari bakarra, 2011ko Gipuzkoako Bertso Txapelketan txapeldunordea izan ostean.
Bertsolariekin batera, 14 gai-jartzaile eta 16 epaile arituko dira lanean. Egiturari dagokionean, duela lau urtekoaren bera izango da, eta ez da berrikuntzarik izango ariketetan. Donostian saio bakarra izango da, finalaurreko bigarren itzulikoa, azaroaren 24an, eta oraindik erabakitzeko dago zein bertsolari arituko diren bertan.
Zehazki, lau urtetik behin jokatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta oihartzun zabala izaten du bertsozaleen artean. Txapelketaren inguruko hainbat informazio biltzen duen Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 webguneak guztiaren berri emango du, eta salgai daude sarrerak dagoeneko
- Amasa-Villabona (Irailak 29): Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso.
- Markina-Xemein (Urriak 5): Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.
- Hendaia (Urriak 12): Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin, Iñaki Zelaia eta Julio Soto.
- Altsasu (Urriak 13): Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.
- Legazpi (Urriak 19): Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor, Jokin Uranga eta Oihana Bartra.
- Oion (Urriak 26): Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza.
- Gernika-Lumo (Azaroak 9): Amets Arzallus
- Tosola (Azaroak 10): Unai Iturriaga
- Oiartzun (Azaroak 16): Aitor Sarriegi eta Jon Maia
- Murgia (Azaroak 17): Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina
- Elizondo (Azaroak 23)
- Donostia (Azaroak 24)
- Maule-Lextarre (Azaroak 30)
- Barakaldo (Abenduak 15): Maialen Lujanbio