Bertso jaialdia egin dute gaur Altzan, Arriberrin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Altzako XIV. Bertso Astea hasi da gaur, Unai Iturriaga, Angel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Unai Agirre bertsolarien emanaldiarekin.
Casares eta Arriberri bertsoz bete dute gaur arratsaldean. Bertan hasi da Altzako XIV. Bertso Astea. Unai Iturriaga, Angel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Unai Agirre bertsolariak aritu dira bertsotan, Unai Elizasu altzatarrak jarritako gaien inguruan. Arzakera joan dira afaltzera Alaia Martin eta Unai Agirre, Txirrita bertsolaria izan dute gogoan denek, eskuak atzean eta poltsikoetan sartu gabe bertsotan egiteko erronka bota die Elizasuk, Gure Esku Dago dinamikan eskuak lotuta joan dira Martin eta Peñagarikano… Bertso jaialdi polita egin dute lau bertsolariek, eta umorez bete dute Altza.
Bertso Asteak ostiralean eskainiko du hurrengo emanaldia (maiatzaren 9an). Bertso saio musikatua egingo dute Herrerako Nido Tabernan, 22:00etan. Hurrengo egunean, larunbatean, bertso bazkaria egingo dute Altzatarrak elkartean (14:00etan). Egitarauaren azken emanaldia maiatzaren 18koa izango da:
Errimak oinetan ikuskizuna egingo dute Altzako Plaza Gorrian, 18:00etan.
[Gallery=155]