Albisteak

  • Mikel Laboaren muralaren ezabaketa aztertuko du Donostiako Udalak

    Nork: - Api 29, 2017
    Antiguako Gorgatxo plazan zegoen Mikel Laboaren omenezko murala ezabatu dute. Berria egunkariak argitaratu duenez, Donostiako garbiketaz arduratzen den Garbitu enpresako langileek ostiral eguerdian ezabatu zuten murala. Hain zuzen ere, Whatsapp bidez zabalduriko mezu batek jakinarazi du...
  • Txanpontxok irakurriko du Bidebietako jaietako pregoia

    Nork: - Api 28, 2017
    Antigua eta Ibaetako jaien ostean, Bidebietakoen txanda iritsi da. Aste gutxi barru –maiatzaren 11, 12, 13 eta 14ean–, Txanpontxo jaiak ospatuko dituzte bertan. Urtero bezala, jaitsiera egingo du festen protagonistak, Guardaplata bidetik. Baina, aurten, berritasun gisa,...
  • Santa Klarako itsasargian lan artistiko bat egingo du Cristina Iglesiasek

    Nork: - Api 28, 2017
    Cristina Iglesias eskultore donostiarrak obra artistiko bat egingo du Santa Klara irlako itsasargian. 2016ko Urrezko Danborra jaso zuen artistak, lana dohaintzan eman nahi dio bere sorterriari. Obra modu iraunkorrean egongo da itsasargiaren eraikinean. Iglesiasek leku berezi...
  • Trainerilla Liga Loiolan hasiko da

    Nork: - Api 28, 2017
    Batel denboraldia bukatuta, trainerillen txanda iritsi da tostako arraunlarientzat. Gipuzkoako Trainerilla Liga asteburu honetan abiatuko da, eta Loiolan bertan izango du lehen jardunaldia, Arraun Lagunaken eskutik. Estropadak larunbatean izango dira, 18:00etan, eta lau kategoriatan arituko dira...
  • Bertso aroan murgilduko da Altza

    Nork: - Api 28, 2017
    Altzako XVII. Bertso Aroa hasiko da hurrengo astean, maiatzaren 6an. Bertso bazkari batekin hasiko da bertsolaritzari eskainitako egitaraua. Ane Labaka eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ariko dira bertsotan, eta Joseba Alkiza ariko da gai jartzaile gisa....
  • Francois & The Atlas Mountains taldea ere Kutxa Kultur jaialdian egongo da

    Nork: - Api 28, 2017
    Hainbat berrikuntza ekarri ditu aurtengo Kutxa Kultur jaialdiak, horien artean, kokagunea aldatzea; Igeldoko jolas parkea, utzi, eta Donostiako hipodromoan antolatu dute aurrenekoz. Artista batzuen berri dagoeneko eman badute ere karteleko taldeen izen gehiago jakinarazi dituzte orain,...
  • Antiguako lurren desjabetzearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte herritarrek

    Nork: - Api 28, 2017
    Antiguako lurren desjabetzearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte modu kolektiboan hainbat herritarrek, Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta. Eusko Jaurlaritzak hirian duen egoitzaren aurrean elkartu dira lehenbizi eta salatu dute “onartezina” dela lurren desjabetzea, eta metroa gelditzeko eskatu dute....
  • Urumea ibaia protagonista

    Nork: - Api 28, 2017
    Datorren astean abiatuko da HidroLogikak egitasmoaren zazpigarren edizioa. Urumearen memoria kulturala berreskuratzea, eta bere ingurumen zein gizarte aberastasunaren garrantzia azpimarratzea du helburu. Maiatzaren 5ean hasiko da egitaraua, Lurdes R. Basolik koordinaturiko argazkilaritza tailerrarekin. Abuztua amaiera bitarte...
  • Josetxo Mayor Uliako bideen garbitzailea eta sortzailea hil da

    Nork: - Api 28, 2017
    Josetxo Mayor (Donostia, 1934-2017) hil da. Oso ezaguna zen Donostian, 1986. urtetik Uliako bideak garbitu eta zaindu zituelako. Ezer kobratu gabe eta bere kabuz egin zuen lan guztia. Gaur egun Ulian zehar egin daitezkeen ibilbideetan dago...

Send this to friend