Kirola

  • Anoetako bolada txarra etxetik kanpo konpentsatzen saiatuko da Reala

    Nork: - Aza 9, 2018
    Sevillaren aurkako golik gabeko berdinketarekin, Realak bost partida daramatza segidan Anoetan irabazi gabe. Lehenengo mailara bueltatu zenetik etxean izandako boladarik txarrena berdindu du talde txuriurdinak: 2010ean David Moyes Realeko entrenatzaile zenean jazotakoa, alegia. Levanteren aurka ostiralean...
  • Arnasteko hauspoa da

    Nork: - Aza 9, 2018
    Biriketako minbizia pasa duten hiru pertsonak Behobia-Donostia egingo dute, diagnostikatu berriei itxaropen mezu bat igorri, eta gaitzaren ondoren bizitza normala izatea posible dela erakusteko. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko zirujau torazikoa da Jon Zabaleta 2006. urtetik. Biriketako minbiziaren...
  • Parekidetasunerako bidea egingo du Behobia-Donostiak

    Nork: - Aza 7, 2018
    Erronka handi bati ekin dio Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak: 50/50/25. Fortuna kirol elkarteko lagunen helburua da emakumeen partaidetza %50 izatera iristea 2025 urterako. Horrela bada, datozen zazpi urteetan prozesu bat bideratuko dute parekidetasunaz hausnarketa kritikoa egiteko, ikasteko...
  • Emakumeen lehen errugbi txapelketa antolatu du Bera Berak

    Nork: - Aza 6, 2018
    Kote Olaizola izeneko emakumeen errugbi txapelketa antolatu du Bera Bera kirol elkarteak, lehen aldiz. Helburu nagusia da emakumeen errugbiari ikusgarritasuna ematea, eta urteroko ekitaldia izatea. Bera Berako zuzendaritzako kidea izan zen Kote Olaizola, eta 2012ko maiatzean...
  • Alex Domingo ere Donostiarran ariko da

    Nork: - Aza 5, 2018
    2019ko denboraldiko taldea zehazte aldera, Donostiarra arraun elkarteak fitxaketa berri baten berri eman du, gizonezkoen lehen talderako: Alex Domingo. Donostiarra da Alex Domingo, 25 urte ditu, eta hiriko Arraun Lagunak elkarteko harrobikoa. Bere arraun ibilbidea aulki...
  • Bera Berak bost partida jokatuko ditu hamabost egunetan

    Nork: - Aza 1, 2018
    Astebeteko atsedenaren ondoren, Bera Bera eskubaloi taldeak hurrengo hamabost egunetan bost neurketa jokatuko ditu. Lehena, larunbat honetan, Porriño galiziarren kontra. Ondoren, Granollersen bisita izango du hurrengo asteazkenean, Bidebietan. Hungarian izango du Europako partida, eta jarraian Elxera...
  • Donostiarrak lau arraunlari fitxatu ditu hurrengo denboraldirako

    Nork: - Urr 31, 2018
    2019ko denboraldiko taldeak zehazten ari da Kaiarriba-Donostiarra arraun elkartea. Gizonezkoen lehen taldeak lau aurraunlari berri izango dituela jakinarazi dute. Aldiz, sei dira jarraituko ez dutenak. Beñat Eizagirre eta Endika Alberdi pasaitarrak, eta Jon Agirrezabala eta Ibon...
  • Luca Sangalli futbol jokalariak iktus arin bat izan du

    Nork: - Urr 31, 2018
    Realak jakitera eman duenez, Luca Sangalli jokalari donostiarrak iktus arin bat izan du gaur goizean. Une honetan Donostia Ospitalean dago, Iktus unitatean. Hurrengo orduetan gazteak izaten duen eboluzioaren zain geratuko dira sendagileak. Denboraldi hasierako jokalari esanguratsuetakoa...
  • “Aurrera mutilak” beharrean “Aurrera Reala” dio orain Realaren ereserkiak

    Nork: - Urr 30, 2018
    “Pertsonengana eta pertsonentzat zuzendutako klub bat da Reala, eta, horregatik, bere ereserkiaren bertsio berri bat egin du, zale guztiak omentzeko”. Halaxe jakinarazi du Realak bere ereserkian egin duen aldaketa, izan ere, “Aurrera mutilak” beharrean “Aurrera Reala”...

Send this to friend